14 martxoa 2025

- Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen erakusketak gorazarre egiten dio arte abstraktuan modu berriak bilatzeari inoiz utzi ez zion artista aitzindariaren ondareari.
- Frankenthalerrek 1953 eta 2002 urteen artean sortutako hogeita hamar abstrakzio poetiko biltzen ditu erakusketak, eta haren garaikide batzuen —Anthony Caro, Morris Louis, Robert Motherwell, Kenneth Noland, Jackson Pollock, Mark Rothko eta David Smith— margolanak eta eskulturak ere biltzen ditu, artista haien artean sortutako sinergiak nabarmentzeko.
- Frankenthalerren lana funtsezkoa izan zen espresionismo abstraktuaren eta kolore-eremu pinturaren (Color Field Painting) arteko trantsizioan, eta artista ezaguna da, batez ere, “busti/zikindu” (soak-stain) teknika erabili izanagatik.
- Artea sortzerakoan, Frankenthalerrek (beste artista batzuek bezalaxe) bazuen mantra bat: “Ez dago araurik!”. Horrek zera esan nahi zuen, ez zela zertan atsegin-emaile izan artea egiteko moduari, erabilitako materialei ezta izan zezakeen itxurari zegokienez.
Guggenheim Bilbao Museoak Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen aurkezten du, abstrakzioaren aitzindari izandako artista handiaren omenez espainiar estatuan inoiz egin den erakusketarik zabalena. BBVA Fundazioa da erakusketaren babeslea —1997az geroztik Guggenheim Bilbao Museoaren Babesle Estrategikoa ere bada—, eta Fondazione Palazzo Strozzi eta Helen Frankenthaler Foundation erakundeek antolatua da Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan. Helen Frankenthalerrek sei hamarkadatan zehar jorratutako ibilbidearen ikuspegi kronologikoaren bidez, erakustaldiak sortzaile estatubatuarraren arte iraultzailea goratzea du helburu.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.