Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Prentsa Eremua

29 iraila 2017

Igandean hasiko da Museora doan sartzeko aldia bizkaitarrentzat, XX. Urteurrenaren hilabetean, Bizkaiko Foru Aldundiaren sarrerarekin

image

Guggenheim Bilbao Museoak hainbat neurri eta aholku prestatu ditu, bizkaitarrak gonbidatuta dauden hilabete honetan sarbidea arintzeko

 

Datorren igandean, urriak 1arekin hasiko da Guggenheim Bilbao Museora doan sartzeko aldia bizkaitarrentzat, “Lurraldeari irekitzen” ekimenari esker; Bizkaiko Foru Aldundiak jarri du martxan, Museoaren XX. Urteurrena ospatzeko. Bisitarien kopurua handia izango dela aurreikusita, eta gonbidapenarekin nahiz sarrera normalarekin datozenei sarbidea eta esperientziaren kalitatea erraztu eta hobetzeko asmoz, Museoak hainbat neurri hartu ditu eta aholku batzuk prestatu ditu. Honako hauek dira:

  • Museoaren plazan seinalizazio espezifikoa ipiniko da, gonbidapenarekin datozen bisitari bizkaitarrek beste ilara baten bitartez sartu behar dutela adierazteko. Sarrera nagusiko eskaileren ezkerraldean egongo da ilara hori. Sarreran egiaztatuko dira gonbidapenak, Txarteldegitik igarotzeko beharrik gabe. Desgaitasunen bat duten pertsonak Bistróaren alboko igogailuaren bitartez sartuko dira, ohikoa den bezala.
  • Museoaren webgunean argibideak egongo dira, bisitaldiaren aurretik kontsultatu ahal izateko: Museora sartzeko itxarote-denboraren inguruko informazioa, bisitaldiari bataz beste eskaini beharreko denbora eta beste hainbat xehetasun.
  • Guggenheim Bilbao Museoak bisitaldia lanegunetan egitea gomendatzen du, jende-saldoak ekiditeko. Museoa asteartetik igandera egongo da zabalik publikoarentzat, 10:00etatik 20:00etara. Bisita asteartetik ostiralera egitea da aukerarik onena, arratsaldez ahal bada, eta asteburuak, jaiegunak eta zubiak ekiditea.
  • 18 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira Museora beren gurasoekin baldin badatoz, eta ahaidetasuna frogatzen duen agiriarekin.
  • Euria egiten badu, aterki tolesgarria ekartzea aholkatzen dugu, ez baita beharrezkoa hori Arropazaindegian uztea.

Argibideak Museoko web-ean: www.guggenheim-bilbao.es/eu

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.