31 urria 2019
2019ko urriaren 31tik 2020ko martxoaren 1ra, Guggenheim Bilbao Museoak Jesse Jones: Dar-dar (Tremble Tremble) aurkezten du. Film & Video aretoaren 2019ko programazioaren hirugarren eta azken erakusketa da. Areto horretan, hainbat mugimendudun irudia, zinema esperimentala eta bideo-instalazioarekin lotura duten arte-praktikak erakusten dira.
Honako hau Jesse Jones (Dublin, 1978) artistaren asmo handiko instalazio bat da, zeinak zinema, eskultura, zuzeneko ekintzak eta soinua elkartzen baititu. Obraren erdian bi bideo-pantaila itzel daude, eta haietan sorgin erraldoi baten irudiak agertzen dira. Sorginak emakumearen eta naturaz gaindiko indarren boterea irudikatzen du. Pertsonaia horrek beste ordena juridiko bat aldarrikatzen du; «In utera Gigantae» du izena, emakumearen botere xamanikoan oinarrituta dago, eta beste lege edo gobernu guztiak baliogabetzen ditu.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.