6 maiatza 2011
Guggenheim Bilbao Museoko Kaosa eta klasizismoa erakusketa bisitatzeko azken astea
Erakusketa ikustera gerturatu diren bisitarien artean % 24 Euskal Herritik etorri dira
Kaosa eta klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918-1936 erakusketa 2011ko otsailaren 22an inauguratu zen eta hurrengo igandean, maiatzaren 15ean, itxiko da. Erakusketa Fundación BBVAk babestu du eta gerra arteko garai aztoratuan Europako artistek ordena berreskuratu zuten modua aztertzen du, 90 artisten 150 lan baino gehiagoren bidez. Horien artean daude XX. mende hasierako maisu nagusienen lanak, besteak beste: Georges Braque, Carlo Carrà, Giorgio de Chirico, Otto Dix, Pablo Gargallo, Fernand Léger, Aristide Maillol, Ludwig Mies van der Rohe, Pablo Picasso, Gio Ponti, Émile-Jacques Ruhlmann eta August Sander.
Ikusgai egon den hilabeteetan, erakusketak guztira 162.602 bisitari izan ditu aurreko igandea arte (maiatzak 1) eta horien artean, % 24 Euskal Herritik etorri dira. Datu horrek agerian uzten du gure ingurune hurbilean erakusketak harrera ona izan duela.
Erakusketa behin betiko itxi eta gero, Guggenheim Bilbao Museoak Bilduma Iraunkorraren aurkezpe n berriari hasiera emango dio datorren ekainaren 14an: Pintura abstraktua, 19491969: Guggenheim Bildumen Aukeraketak.
Bilbon, 2011ko maiatzaren 6an
Guggenheim Bilbao Museoari buruzko informazio guztia eskura daukazu hurrengo helbidean: www.guggenheim- bilbao.es (prentsa eremua).
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.