5 iraila 2007
Guggenheim Bilbao Museoak Adosados aurkezten du, gure Lagunentzat Maider Lópezek taxututako arte proiektua
Datorren ostiralean, irailaren 7an, Guggenheim Bilbao Museoak goizeko 10,30etan Museoko jatetxean euskal artearen figura gailenetako bat den Maider Lópezen proiektua aurkeztuko du, Museoaren Lagunen erkidegoaren parte hartzea eskatuko duena.
Ekintza hau artista donostiarrak aurretik deialdi publikoaz baliatuta burutu dituen sormen-lan ezagunenen ildotik joango da eta honela Museoak bere 15.000 baino lagun gehiagoekin bere Hamargarren Urteurrena ospatu nahi du.
Prentsarako gosari honetan Museoaren Zuzendari Nagusia den Juan Ignacio Vidarte eta Maider López artista izango dira.
Bilbon, 2007ko irailaren 5ean
Eguna: Ostirala, 2007ko irailaren 7a
Ordua: goizeko 10,30etan
Lekua: Museoaren Entzungelan
Eman ezazu izena Guggenheim Bilbao Museoaren prentsa gunean Hamargarren Urteurrenari buruzko informazio guztia jasotzeko www.gubilbao.com/prensa/es/prensa.asp
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.