5 uztaila 2013
Guggenheim Bilbao Museoaren webguneak brontzezko Laus saria jaso du
“baliabide mugikorretara egokitutako webgunea” atalean saritu dute www.guggenheim-bilbao.eus
Guggenheim Bilbao Museoaren webguneak (www.guggenheim-bilbao.eus) brontzezko Laus sariajaso du “baliabide mugikorretara egokitutako webgunea” atalean. Laus sariak diseinu grafiko eta ikusizko komunikazio arloetan izen handikoak dira.
Laus sariek diseinu eta komunikazio aldetik urtean gehien gailendu diren lanak nabarmentzen ditu. Horietako bat lortzeko irizpideak zorrotzak dira: kontzeptuaren kalitatea, kalitate formala, funtzionaltasuna, bikaintasuna eta proiektu bakoitzaren ekarpen berezia. Laus sariek 43 urte betetzen dituzte aurten eta epaitzen dituzten arloetan antzinatasun handiena dutenak dira Europan. FADeko Disenatzaile Grafiko eta Arte Zuzendarien Elkarteak (ADG) banatzen ditu sari hauek. Foment de les Arts i del Disseny (FAD), bere aldetik, irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da, berrogeita hamar urte baino gehiago dituena.
Epaimahaikideek Museoaren webgune berriak duen sendotasuna, indarra eta asmo berritzailea goraipatu dituzte. Batez ere, LIN3S agentziak garatu duen webgune honi buruz honako hau azpimarratu dute Laus-ekoek: “erabiltzaileak webgunean sartzeko erabiltzen duen gailuari egokitzeko duen malgutasuna” eta “kasu guztietan nabigazio ezin hobea lortu daiteke zeinahi gailukin: mahaigaineko nabigatzailea, telefono mugikorra nahiz Tablet batekin”.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.