Prentsa Eremua

10 martxoa 2022

Monira Al Qadiri. Laurden sakratua

Holy-Quarter-still
  • Datak: 2022ko martxoaren 10etik ekainaren 12ra
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui
  • Film & Video aretoa (103)

2022ko martxoaren 10tik ekainaren 12ra, Guggenheim Bilbao Museoak Monira Al Qadiri. Laurden sakratua  izango du ikusgai, 2022ean Film & Video aretoan egingo den lehenengo erakusketa. Areto horretan, hainbat diziplinatako funtsezko piezak jartzen ditu erakusgai Museoak: bideo-artea, ikus-entzunezko instalazioak zein mugimendudun irudia arte-hizkuntza gisa darabilten lanak.

Oraingo honetan Monira Al Qadiri (1983) artistaren bideo- eta eskultura-instalazio bat izango da ikusgai. Al Qadiri kuwaitarra da, Senegalen jaioa eta gaur egun Berlinen bizi dena, eta haren lanak, era askotako euskarrien bidez, historia kolonialaren alderdi ezezagunak, petrolioaren kultura eta identitateen eraikuntza ikertzen ditu Ekialde Ertaineko testuinguruan. Ikerketa hori interes geoestrategikoak bertako energia-baliabideekin estu lotuta dauden eskualde batean kokatzen du, non batera gertatu diren tokiko bizimoduen eraldaketa erradikala eta planetako ekosistemen gainean industria izaten ari den eragin gero eta bizkorragoa. Lurreko tenperaturarik altuenak izan ohi dituzten paisaia hareatsu haietan potentzial narratiboak aurkitzen ditu artistak, historiaurreko iraganera ez ezik, planetaren gehiegizko berotzea eta basamortutzea nagusi izango dituen eta hipotetikoa izatetik gero eta urrunago dagoen etorkizun batera proiektatzen gaituztenak.

Orain dela gutxi sortu duen Laurden sakratua (Holy Quarter, 2020) obrak ibilbide oniriko batera eramaten gaitu enklabe zabal-zabal baten bitartez: Rub al-Khali izeneko basamortua, Saudi Arabia, Oman, Arabiar Emirerri Batuak eta Yemen artean kokatua. Filmean, aireko irudien sakontasuna haren soinu-bandarenarekin baino ezin konpara daiteke; azken hori artistaren ahizpa eta ohiko kolaboratzaile den Fatima Al Qadirik konposatua da.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.