Prentsa Eremua

5 abendua 2016

Obra Social ”la Caixa”k kultura sustatzeko eta zabaltzeko lankidetza berritu du Guggenheim Bilbao Museoarekin

image

“la Caixa” Bilboko Museoaren babesle da 1999. urtetik

CaixaBank-en Euskadiko eta Kantabriako lurralde zuzendariak, Juan Pedro Badiolak, eta Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari orokorrak, Juan Ignacio Vidartek, gaur goizean berritu dute bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena. Haren bidez indartuko da bi urtez bi instituzioen artean dagoen harremana.

Lankidetza hitzarmen hau Guggenheim Bilbao Museoaren inauguraziotik 20 urte betetzeko hil gutxi batzuk falta direla adostu da; orduan etorri zen Bilbora nazioarteko arte-giroa eta, harekin batera, turismo handia. Museoaren XX. Urteurrena beteko den urtean, Obra Social “la Caixa”ren laguntzak inoiz baino gehiago azpimarratzen du enpresa eremuaren eta erakunde pribatuen arteko elkarlanaren garrantzia, Bizkaian kultur proiektu arrakastatsuak garatzeko.

“la Caixa” Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioarekin lankidetzan aritu da 1999tik, urte horretan sartu baitzen babesle gisa Kide Korporatiboen Programan.

 Obra Social ”la Caixa”, munduko museorik garrantzitsuenei laguntzen

Obra Social ”la Caixa”ren eta Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren arteko lankidetza bi instituzioek jakintza sustatzeko duten gogoaren emaitza da. Hitzarmen hau Obra Social ”la Caixa”k dagoeneko finkatutako jardunbide baten barruan dago; hain zuen munduko museo garrantzitsuenekin aliantza estrategikoak sortzea du helburu jardunbide horrek, museoen kultura-eragina areagotzeko eta nazioarteko lehen mailako instituzioen arteko sinergia pizteko. Obra Social ”la Caixa”k beste instituzio batzuekin ere dabil elkarlanean: Louvre Museoari, British Museum-i eta Prado Museoari erakusketak antolatzen laguntzen die.

Argibideetarako:

Obra Social “la Caixa”: jjortiz@caixabank.com

www.guggenheim-bilbao.eus

media@guggenheim-bilbao.eus

Bilbon, 2016ko abenduaren 5ean

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.