22 uztaila 2016
Datorren uztailaren 28an Manpower Group Solutions-eko langileek greba deialdi bat egin dute. Guggenheim Bilbao Museoak jakinarazi nahi du egun horretan betiko moduan zabalik egongo dela bisitarientzat. Izan ere, lan etenaldiak egiteko deialdia aretoetako orientatzaileei baino ez zaie zuzentzen. Zerbitzu horri esker bisitariei erakusketei buruzko argibide osagarriak eskaintzen zaizkie eta, etenaldia egitekotan, orientzaileen zerbitzua geldituko litzateke bakarrik. Hala ere, beti bezala, arte-programazioari buruzko ezagutza sakona eskuratu ahal izango dute egun horretan bisitariek doako entzuteko gida eta gidaridun bisitei esker. Etenaldiak ez du inolako eraginik Bisitarientzako zerbitzuetan, Informazio-mahaian, Txarteldegian ez eta Dendan ere, zerbitzu horietan Museoko langileak jarduten baitira.
Egun Guggenheim Bilbao Museoak Manpower enpresarekin duen kontratua hezkuntza-jardueretan laguntza osagarria emateko da eta irailaren 30era arte dago indarrean. Enpresa horretako langileen lan-baldintzak arautzea guri ez badagokigu ere, datorren ikasturtean zehar eskainiko diren hezkuntza-jardueren gorabeherakoak aztertzen ari gara Museoan, Manpower-eko langileek egindako proposamenen arabera. Izan ere, Museoak beti baiezkoa eman du sindikatuen ordezkariek bilerak egiteko eskaerak helarazi dizkiguten guztietan.
Bilbo, 2016ko uztailaren 22a
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.