Prentsa Eremua

1 iraila 2023

Picasso eskultore. Materia eta gorputza

Pablo Picasso

Figura: Guillaume Apollinaireren omenezko monumentu baterako proiektua, Paris, 1928ko udazkena

Burdin haria eta txapa

59,5 × 13 × 32 cm

Musée national Picasso-Paris. Ematea: Pablo Picasso, 1979

MP265

© Sucesión Pablo Picasso, VEGAP, Madrid, 2023
Argazkia: © RMN-Grand Palais (Musée national Picasso-Paris) / Adrien Didierjean
• Datak: 2023ko irailaren 29tik 2024ko urtarrilaren 14ra
• Komisarioa: Carmen Giménez, Lucía Agirreren parte-hartzearekin
• Erakusketa eta haren inguruko hezkuntza-jarduerak nahiz jarduera publikoak Pablo Picassoren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko Batzorde Nazionalaren laguntzarekin antolatu dira Picasso 1973–2023 ospakizunaren baitan, zeinak Telefónica baitu enpresa laguntzaile Espainian.

- Picassok ia bere ibilbide artistiko osoan egin zituen eskultura-piezak, artista autodidakta izateak dakarren askatasunarekin egin ere, arau guztiak hausteko prest.
- Ia hirurogei urte luzez egindako eskultura-lana aztertzen duen ibilbide hau kubismoaren, abstrakzioaren, primitibotasunaren edo aurkitutako objektuaren bitartez artearen historiara egindako hurbilketa paregabea da, Picassoren obran diziplinek elkarren artean duten eragin nabarmena agerian uzten duena.
- Egin zuen garaian bere lanik ezezagunena izan bazen ere, Picassoren lantegietako eta etxebizitzetako argazki ugariek agerian uzten dute haren eskulturak beti egon zirela haren eremurik intimoenean.

Guggenheim Bilbao Museoak Picasso eskultore. Materia eta gorputza erakusketa aurkeztu du. Erakusketak
1909tik 1962ra bitarte egindako 50 eskultura baino gehiago biltzen ditu, eta giza figura eta materia ditu
ardatz. Bertan, Pablo Picassok bere ibilbidean giza gorputzaren formak irudikatzeko erabili zituen estilo
guztiak agertzen dira. Picassoren eskulturen ia hirurogei urteko ibilbide honek zalantzan jartzen ditu
eskulturaren eta pinturaren zein obra amaituaren eta proiektuaren arteko mugak, eta kubismoan,
abstrakzioan, primitibotasunean eta aurkitutako objektuan zehar doan ibilbide historikoa proposatzen du.

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.