Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Prentsa Eremua

30 maiatza 2014

Ragnar Kjartansson: Bisitariak (The Visitors)

image

Datak:2014, maiatzak 30 – azaroak 2
Komisarioa: Álvaro Rodríguez Fominaya
Film & Video aretoa (103)

Guggenheim Bilbao Museoak, lehen aldiz Espainian, Ragnar Kjartansson: Bisitariak (The Visitors) lana aurkezten du, maiatzaren 30etik irailaren 7ra. Museoko Film & Video areto berrian egiten den bigarren erakusketa da, hain zuzen, aretoa bideoarteari, bideo-instalazioari eta irudia mugimenduan darabilten lanei eskaintzen zaie.

Bisitariak, 2012, kanal anitzeko bideo-instalazioa da eta bederatzi proiekzio hartzen ditu bere baitan. Instalazioaren bidez, Ragnar Kjartansson artistak (Reykjavik, Islandia, 1976) Rokeby etxaldeko ekintza musikala jasotzen du; hain zuzen, New York estatuan, Hudson ibaiaren ibarrean, kokatzen den luxuzko etxe historiko horri bisita egiten dio artistak 2007. urtean ezagutu zuenetik. Etxe horretan bizi den familiari esker, Rokeby etxaldeak zahartze erromantiko eta bohemio kutsua gordetzen du, artistaren inspirazio-iturri izan zen istorio luze eta eklektikoak erakusten duen moduan.

Deskargatu PDF

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.