6 otsaila 2026

- Erakusketan Ruth Asawak alanbre kiribilduz egindako eskultura ezagunak bildu dira, bai eta alanbre lotuz egindako lanak eta naturan inspiratuak, buztin eta brontze urtuzko piezak, papiroflexiak, pinturak, marrazkiak, zirriborro-koadernoak eta grabatuak ere, 1947 eta 2006 bitartean eginak.
- Asawaren obrak abstrakzioaren eta figurazioaren, irudiaren eta hondoaren, eta espazio positiboaren eta negatiboaren arteko bereizketak gainditzen ditu eta, ingurunearekin interakzioan dauden konposizioetan elementu oso heterogeneoak elkarren artean nola erlazionatzen diren behatzera gonbidatzen gaitu.
- 1950eko hamarkadaren hasieran Asawak aukera berriak etengabe bilatzeari ekin zion bere lanerako aukeratutako prozesuen barruan eta horrek bere motibo eskultoriko bereizgarriena ekarri zuen emaitzaz: “formaren baitako forma jarraitua”, artistak “aldi berean barruan eta kanpoan dagoen forma” gisa azaldutakoa.
- Asawak alanbre lotuz egindako piezen abiapuntua lore-zentro bat zen, izar-itxurakoa edo geometrikoa; landu ahala eta forma progresiboki kanporantz hazi ahala, artistak materialaren propietateei erantzuten zien eta “alanbreak agintzen duenari” jarraitzen zion, mundu naturalaren hazkunde-ereduak errepikatzeko.
Guggenheim Bilbao Museoak atsegin handiz aurkezten du Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, Ruth Aiko Asawa (Norwalk, Kalifornia, AEB, 1926–San Frantzisko, Kalifornia, AEB, 2013) artista ospetsuari bere jaiotzaren mendeurrenean eskainitako erakusketa handia.
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.