Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Prentsa Eremua

23 ekaina 2009

Think Tank-a Urdaibai proiektua aztertzen du

Guggenheim Museoa Urdaibain handitzearen proiektuaren ingurukoak eztabaidatzen ditu hainbat gaietan aditu direnen taldeak Bilbon

Aditu-taldea Guggeheim Bilbao Museoan bildu da ekainaren 24an eta bertan bilduko da ekainaren 25ean. Talde hori berariaz sortu zen Urdaibaiko handitze-etena proiektuaren gainekoak aztertzeko.

Maiatzean bildu zen talde hori lehenbiziz New Yorken, eta orain Bilbon izaten ari dira zenbait batzar. Horietan hainbatek esku hartzen dute, besteak beste: nazioartean izena duten Rirkrit Tiravanija eta Pierre Huyghe artistak; Adriaan Geuze arkitektoa, West urban 8 design & landscape architecture estudiokoa; Marion Weiss eta Michael Manfredi Weiss/Manfredi estudioko arkitektoak; Stanley Allen, Princeton Unibertsitateko Arkitektura Fakultatearen dekanoa, eta Alfonso Vegara, Fundación Metrópoli fundazioaren presidentea.

Horrez gain, Euskal Herriko kultura giroko pertsonak izango dira bileratan, esaterako: Jesús Mari Lazkano, artista; Kirmen Uribe, olerkigilea eta idazlea; Juan Ignacio Pérez Iglesias, EHUren errektore ohia, eta Enrique Portocarrero, Círculo de Empresarios Vascos (euskal enpresari taldea) elkartearen zuzendaria eta arte-kritikaria. Era berean, erakundetako ordezkariak ere izango dira Bilbon, adibidez: Kultura Foru Diputatu Josune Ariztondo; Solomon R. Guggenheim Fundation-eko Patronatuaren kide eta e-Novatinglab-eko presidente Jon Azua, eta Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoen langileak. Aurrerantzean, gainera, aditu gehiagok esku hartuko dute; hala, iritzi gehiago egonik, hobe zehaztuko dira proiektuaren nondik norakoak.

Bi egun hauetan zehar, aditu-talde horrek aipatutako proiektua —datozen urteetan kultura-erakundearen eredu izan nahi duena — garatzeko oinarriak aztertuko ditu hainbat ikuspuntutatik. Eztabaidatzen ari diren gaiak asko dira eta horietatik aipatzekoak dira: zein museo eredu jarriko den, zein hezkuntza-programa izango diren eta arkitektura diseinu egokiena zein den — eskalari, guneen antolaerari, naturarekin bat egiteari, jasangarritasunari eta abarreri dagokienez —. Nolanahi ere, beti aintzat hartzen da bisitariari zera eskaintzea: esperientzia aparta eta errepika- ezina, Guggenheim Bilbao Museoan bizitzen denaren osagarri baina, aldi berean. oso bestelakoa dena.

Joan den ekainaren 11n Bizkaiko Foru Aldundiak eta Guggenheim Bilbao Museoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, proiektuari dagozkion hasierako lanak, hots, oinarrizko aldeak zehazteko. Hitzarmen horren arabera Bizkaiko Foru Aldundiak milioi bat euro eman zizkion proiektuari. Hasierako ikerketa hauek merkatuaren eta eragin ekonomikoaren gainekoak dira — besteak beste, honakoak aztertzen dituzte, zein izango den proiektuaren arkitektoa— eta horien emaitzak urte amaieran argitaratuko dira.

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.