Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Prentsa Eremua

15 uztaila 1998

Txina: 5.000 urte

image

TXINA: 5.000 URTE ERAKUSKETAREN AURKEZPENA

Datorren   ostiralean, uztailak 17, goizeko 11etan Txina:   5.000 urte erakusketaren komunikabideentzako aurkezpena burutuko da. Izan   ere, egundaino Txinako arteari buruz egin den erakusketa sakonetariko bat   dugu hau eta BBV eta Iberdrolaren babesari ezker aurkeztuko da Guggenheim   Bilbao Museon.

Txinako 17   lurraldetako 50 bat kultur erakunde ezberdinetatik datozen 500 bat arte lan   biltzen dituen erakusketa honek, 5.000 urtetan zehar arte txinarrak ezagutu   dituen berrikuntza eta transformazioak ditu aztergai, neolitikotik hona   etengabe iraun duen munduko kultur bakarretik egundoko ibilbidea eskeiniz.

Prentsaurrekoan,   Thomas Krens, Solomon R. Guggenheim Fundazioko Zuzendariak, Juan Ignazio   Vidarte Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusiak, Art Exhibition China erakundearen Zuzendaria den Lei Congyun   jaunak eta Jane Debevoise arte ardura taldeko kideak hartuko dute parte,   erakusketa honen babesle diren BBV-ko Antonio Lopez eta Iberdrolako Jose Mª   García Casasnovase ordezkariekin batera.

Prentsaurrekoaren   ostean, Jane Debevoise, Txina: 5.000   urte erakusketaren arte ardura   taldeko kideak erakusketan zehar bisita gidatuko du.

Komunikabidetako   lankideen akreditazio prozedura errazteko hondoko harreman zenbakien bitartez   aldez aurretik konfirmatzea eskatzen dizuegu parte hartuko duzuen guztiei:

Tel.: 94   4359008

Fax:94 4359010

 

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.