Prentsa Eremua

2 urtarrila 2017

Urte historikoa Guggenheim Bilbao Museorako

image

Arrakastez betetako urtea izan zen 2016 Guggenheim Bilbao Museorako: bisitari kopuru handiaz gain, hainbat sari jaso zituen; Museoaren bide onaren eta proiekzioaren adierazle dira horiek. Bisitari kopuruaren marka gainditu zuen beste urte batez: 1998an, Museoaren ibilbideko lehen urtean, baino ez ziren lagun gehiago izan. Martxoan Condé Nast Traveller aldizkariak nazioarteko 15 arte-erakundeen zerrenda egin eta “Munduko museorik politena” izendatu zuen Museoa, zerrendako lehena; Solomon R. Guggenheim Foundation-ekin lehen hitzarmena sinatu zenetik 25 urte eta Museoa ireki zenetik ia 20 urte igaro direla, Frank Gehryk diseinatuko eraikina erakargarria da oraindik ere. Halaber, irailean, estatuko museorik gardenena zela ziurtatu zuen Fundación Compromiso y Transparencia-k, sailkapen bat egiteko, 24 adierazleren arabera, museoek zer-nolako informazioa argitaratzen duten aztertzen duenak.

1.169.404 pertsona etorri ziren Museora amaitu berri dugun urtean; zortzigarren aldiz gainditu zen, beraz, milioi bat bisitarien kopurua. 2015ean baino %6 lagun gehiago izan ziren (66.193 gehiago).

Guggeneheim Bilbao Museoaren 2016.eko balantzearen datuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu mesedez atxikita bidaltzen dizuegun prentsa oharra.

Deskargatu PDFa

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.