Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Prentsa Eremua

21 ekaina 2018

“Zortearen gailetak” Bilbora iritsi dira, Guggenheim Bilbao Museoaren Artea eta Txina erakusketaren eskutik

image

Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai dagoen Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia erakusketaren harira, “zortearen gailetak” banatzeko makinen agerpen misteriotsua izan da Bilboko kaleetan barrena. Txinak jasandako eraldaketa artistiko, politiko eta soziala azaltzen du erakusketak.

Gaileta horiek jatetxe eta te-saloi txinatarretako bezeroei eskaintzen zaizkie normalean, batez ere Estatu Batuetan, eta hartzailearen etorkizunari buruzko mezuak gorde ohi dituzte, ekonomiaren, maitasunaren eta lanaren ingurukoak. Kasu honetan, ordea, hemengo gaileta hauek ez dira ohiko “zortearen gailetak”, barruan dakartena Guggenheim Bilbao Museoaren erakusketako artista txinatarren ideia eta pentsamenduak baitira. Ideia erronkariak dira, oinezkoen jakin-mina piztu eta gaur egungo munduaren giltzarrien inguruan gogoeta egiteko gonbita luzatuko diena, ziur.

Erakusketak Museotik atera eta bilbotarrei modu orijinalean hurbiltzeko interesari erantzuten dio ekintza honek, ikusleengan erakusketa anitz honekiko interesa pizteko asmoarekin. Izan ere, 60 artistaren 120 artelanen bitartez (argazkiak, instalazioak, bideoartea, pintura eta performancea), gaur egungo mundu aldakor eta globalizatuak aurrean ipintzen dizkigun erronka nagusiak islatzen ditu erakusketak argi eta garbi; hain zuzen ere, Txinak paper garrantzitsua du bertan.

Gure helburua betetzeko, bi vending makina instalatu dira Bilboko bi gune jendetsutan, eta laguntzaileak egongo dira horiek dinamizatzen. Kale Nagusiko 30. zenbakian —Diputazio kalearen izkinan— eta Ercilla kaleko 35. zenbakian —Ercilla Hotelaren parean— egongo dira makina horiek zehazki, eta bertan, publikoak aukera izango du bi egunez haien “zortearen gaileta” ateratzeko. Hala, ekainak 21ean, makinak martxan egongo dira 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; ekainak 22an, ostiralean, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara egongo dira erabilgarri. Guztira, 3.000 gaileta baina gehiago banatuko dira, eta horietako bakoitzean, erakusketako artistarik garrantzitsuenen mezu edo gogoeta bat jasoko dute parte-hartzaile bilbotarrek. Hemen dituzue mezuen adibideak:

“Askatasunaren alde borrokatu. Ahaztu artea”. Ai Weiwei, artista.

“Zentsuraren erronkak bultzatu nau gauza handiagoak egitera”. Huang Yong Ping, artista.

“Ordena berriak sortzen dira, eta horiekin, jakituria berri eta bitxiak”. Cao Fei, artista.

“Ez dut gaizki-ulertuekin jolasten. Horiek sortzen saiatzen naiz”. Chen Zhen, artista.

“1989ko ekainaren ostean, kultur mundua mutu geratu zen, dena isildu zen, nire piezak debekatu zituzten”. Xu Bing, artista.

Museorako sarreren zozketa parte-hartzaileen artean

Gaur egun nagusi den 2.0 espirituari jarraiki —erakusketan ere aurki dezakegu horren zantzurik—, gaileta atera ostean horri argazki bat atera eta #ArteYChinaGuggenheimBilbao traolarekin Instagramera igotzen duten pertsonek Museorako sarrerak doan irabazteko aukera izango dute. Hala, ekainak 25ean, astelehenarekin, 20 sarrera zozketatuko dira (10 sarrera bikoitz) Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia sare sozialetan zabaltzen lagundu duten parte-hartzaileen artean.

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.