Mondragon Unibertsitatea

Ethos

Kontsumo-joera berriak trenbideen industriari dakarkioten erronka oinarritzat harturik eta gure eguneroko bizitzan teknologia nola ari den indarrez barneratzen ikusirik, Mondragon Unibertsitateak eta CAFek potentzialez betetako etorkizun teoriko bat eraiki dugu, etorkizuneko trenari buruzko erronkak bete eta posibilitate espekulatibo berriak esploratzen dituena.

Ethos trena aurkezten dugu, alegia, esperientzia pertsonalizatuak eskaintzen eta atez ateko garraioaren nozioaren bitartez bidaiari-emari efiziente bat lortzen dituena. Tren horren mugikortasun-eskema bi mailatan taxutzen da: bidaiariak ibilgailu hibrido autonomoek bidaiariak bilduko dituzte aurrena hiri testuinguruan, eta handik distantzia luzeko trenera eramango dituzte, hura izango baita desplazamendu luzeetarako ardatza. Tren horrek topaketarako gune bat eskainiko du bere egitura zentralean, harreman sozialetarako eta aisialdirako leku bat, hain zuzen. Etorkizun handiko proposamena da, burdinbidearen sektoreko joera berrien agerpen bat-batekoa oso kontuan daukana.

mondragon.edu

Mentorea
Maitane Mazmela

Taldekideak
Mikel del Río, Danel Iriarte, Nagore Lauroba, Kepa Mendikute, Nerea Murillo, Xabier Pérez

Kidea
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (Grupo CAF), Espainia