Y.Z. Kami

Y.Z. Kami (1956, Teheran; New Yorken bizi da, eta bertan egiten du lan)

Y.Z. Kami-ren Haurra nintzeneko autorretratua (Self-Portrait as a Child, 1990)  lanak mahaian eserita, lorategi batean tea hartzen ari diren hiru emakumeren eszena lasaia irudikatzen du. Hondoa 1905–07ko aldizkari bateko ebakin bat da, eta bere aitona-amonen etxean zeuden altzari eta apaingarri errusiarrak gogora ekartzeko erabili zuen artistak. Jantzi formalez ageri den haurraren erretratua artistaren txikitako argazki zuri-beltz baten interpretazio margotua da. Kamik sortzen duen narratibak etxeari eta familiari buruzko haurtzaroko oroitzapenetara daraman zubia eraikitzen du.