KULTURARTEKO IKASKETA

"1930–31 Asian. Azkenean bere bidaia [...] India [...] Indonesia, Txina [...] gerora, urtetan euren inguruan pentsatu eta gogoeta egitera bultzatuko duten herrialdeak. "

Oso gazte zela, bere autoezagutza-prozesuan aurrera jarraitu ahal izateko, pentsatzeko modua baldintzatzen zuten muga soziokulturalak gainditu behar zituela ulertu zuen Henri Michauxk. Mendebaldekoak ez diren kulturak eta arte primitiboa ezagutzera eraman zuen erabaki horrek, eta kontinente desberdinetan barna ibili zen, bidaiari nekaezin.

Bere bidaia guztien artean, 1930 eta 1931. urteetan Ekialdera egindakoa izan zen bere obran eragin gehien izan zuena. Orduan ezagutu zituen India, Txina eta Japon bezalako herrialdeak, eta Un barbare en Asie liburuan utzi zuen idatzirik horren berri. Bidaldi horren ondoren, ekialdeko artearekiko, kulturarekiko eta filosofiarekiko interes bizia garatu zuen, bizi osoan zehar lagun izan zuena.