Artearen substratua
Artearen substratua

Didaktika ekimenaren baitan, Museoak erakusketen osagarri diren hezkuntza-guneak eta eduki digitalak eskaintzen ditu ikusgai dauden lanak hobeto ulertzen laguntzeko.

Oraingo honetan, Ba al zenekien…? deituriko atal honek Lurraren arteak erakusketaren funtsezko zenbait ideia jorratzen ditu.

Hainbat lurralde eta testuingurutako artisten obren bitartez, materia bizia, sentikorra eta emankorra den lurrarekin dugun loturari buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu atal honek. Erakusketako artelanetako askok nabarmendu egiten dute espezieen arteko —gizaki eta izaki arteko— lotura sinbiotikoek zer-nolako garrantzia duten biziraupen kolektiborako funtsezkoa den biodibertsitatea babesteko. Lan horietako batzuek antzinako jardunbideak eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintzak nabarmentzen dituzte; beste batzuek parte-hartzea sustatzen dute (natura bera izanik topaketak bideratzen dituen bitartekaria); eta badira sendatzean, biziberritzean eta sorkuntza zirkularrean oinarritutako prozesuak ezagutarazten dituzten piezak ere.

Hala, atal honetan azaldutako edukiak erakusketan bildutako proposamenetara hurbiltzeko aukera ematen digu