Barbizongo Eskola
Barbizongo Eskola

Artista frantsesek ere naturara begiratu zuten. 1830 eta 1879 urteen artean, margolari talde bat Fontainebleauko basoaren ingurunean kokatu zen, Parisetik hurbil. Barbizongo Eskola izenaz ezagutuko zen hura Camille Corot, Théodore Rousseau, Jean-François Millet eta, beranduago, Charles-François Daubigny artisten inguruan sortu zen, eta bertara batutako paisaia-pintoreek zuzenean begiratuta pintatzen eta marrazten zuten natura, estilo naturalistan egin ere.

Camille Corot
Soilunea Fontainebleau-ko basoan harresi txiki batekin, ca. 1830–35
Olio-pintura paper gainean, mihise gainean, 32,3 x 44 cm
Kunsthalle Bremen - Der Kunstverein in Bremen.
1977an erosia honakoaren funtsekin: Hansako Bremen Hiri Askea