Bildumak hartu-emanean
Bildumak hartu-emanean

Didaktika proiektuak hezkuntza-guneak diseinatzen ditu erakusketak balioesten eta ulertzen laguntzeko. Ba al zenekien…? deituriko atal honek, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak erakusketarekin lotutako Didaktika honek bildumagintza-mota desberdinak nabarmentzen ditu Museoko hirugarren solairuko aretoetan jatorri ugaritako obren artean sortzen den hartu-emana abiapuntu hartuta. Obra horietako batzuk Museoak eskuratu dituen azken lanetatik atereak dira, beste batzuk funts korporatibo edo pribatuetatik etorriak dira —Inge Rodenstock Bildumak gordailuan utziak eta D.Daskalopoulos Collectionek dohaintzan emanak— eta badaude New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumek maileguan utzitakoak ere.

Arte modernoaren sorreran funtsezkoa izan zen gizarteko hainbat eragileren inplikazioa. Izan ere, gaur egun gailentzat ditugun artelanak ezagutzen baditugu, neurri handi batean, estetika berritzaile baten alde apustu egin zuten galeristei, arte-kritikariek egindako zabalkunde- eta sustapen-lanari, eta artelan berri haiek erosi zituzten bildumazale, enpresari eta industriako magnateen etorkizun-senari eta baldintzarik gabeko laguntzari esker izan da. Babes horrekin, artistek egonkortasun ekonomiko handiagoa lortu zuten eta askatasun handiagoz garatu ahal izan zuten beren sormena. Garai nahasietan ere, bildumagileen eta galeristen rola funtsezkoa izan zen, sortzaile jakin batzuen lanak babestu edo egileentzako igarobaimenak lortu baitzituzten Europa suntsitu zuten gatazka belikoetan.

Zein da artelanak eremu pribatutik atera eta publiko zabalaren gozagarri egotera iristerainoko prozesua, esaterako Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai egon ahal izateko?

Normalean, bildumak —bakoitza bere izaerarekin, bildumazalearen gustuak edo identitate korporatibo jakin batek baldintzatuta— hamarkada luzez joaten dira osatzen. Eta, denboraren joanarekin, museoak sortzen dira bilduma horietako batzuk barne hartzeko edo, bestela, pinakoteka garrantzitsuei ematen zaizkie dohaintzan. Horrela hornitu izan dira museoen funtsak, eta horrelaxe sendotu izan dira, baita ere, lehen gutxi batzuen gozagarri baino ez ziren artelanak publiko zabalaren esku jartzen