Edertasunaren eta naturaren onura fisiologikoak
Edertasunaren eta naturaren onura fisiologikoak

Naturari edo zerbait ederrari begiratzeak kortex prefrontala izeneko eremua aktibatzen du gure garunean; gune hori lasaitasunarekin eta konexioarekin lotuta dago. Edertasunari begiratzeak seguru, alai eta konfiantza gehiagorekin sentiarazten gaitu, izan ere, estresa murrizten du, oxitozinaren ekoizpena bultzatzen du eta, ondorioz, nerbio-sistema baretu egiten da. Edertasunarekin kontaktuan jartzeak gure garuneko eskuin hemisferioa aktibatzen du, hots, sormenaren eta sinbolismoaren aldea, eta horrek adimen emozionala indartzen du. Lasaitasunera eta ongira eramaten gaitu.

Gainera, berriki egindako azterketa batzuen arabera, museoak bisitatzeak garunaren plazer-zentroak estimulatzen ditu eta, zenbait kasutan, bisitarien arteria-presioa murrizten du.
Gaur egun, ezagutza zientifikoak agerian utzi du esperientzia estetiko orok onura izugarriak ekartzen dizkiola gure organismoari: museoak bisitatzea, musika entzutea, antzerkira joatea edo irakurtzea ez dira entretenitzeko edo aisialdia pasatzeko moduak soilik: osasun fisikoa eta emozionala ere badira.

Anselm Kiefer, Gau-ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht, 1997)