Naraman gorputza

Obretako askorekin elkarrekintzan aritzeko aukera izango duzu: obren gainean igo zaitezke, obretan etzan, obren inguruko hausnarketak egin ditzakezu, baita obren gainean izandako esperientziak beste bisitari batzuekin partekatu ere. Museoko orientatzaileek kasu bakoitzean nola parte har dezaketen jakinaraziko diete bisitariei Atrioan, esaterako, bisitariek gurpildun gurditxoetan etzan eta zeruari begiratzeko aukera izango dute, Netoren Erori egiten den gorputza emea obra ikusgarria eta Frank Gehryren eraikina ikuspegi erabat desberdinetik behatuz. Halaber, 203 aretoan, Trukean trukean obran eta 208 aretoan Marrazteko gunea obran dinamizazio-lanak egingo dituzte orientatzaileek 11:00etatik 14:00etara.

Ernesto Netoren obretan garrantzi handia dute osagai sozialak eta Brasilgo herri-kulturak, eta hainbat elementutan nabarmentzen dira: kakorratz-lan tradizionalaren erabilera, kaleetako erritmoak gogorarazten dizkiguten instrumentuak, edo fruta eta espezieen erabilera... Ezagutu itzazu Netoren kolore, testura, erritmo eta usainak antolatu ditugun tailerren bidez.