Elkartrukea
Elkartrukea

Artatse ikastetxea, Bilbo, eta Bronx auzoko 86. Ikastetxe Publikoa, New York

Ikasturtero, Artea ikasbide ekimeneko bi ikastetxetako —bata Bilbokoa eta bestea New Yorkekoa— ikasleek beren proiektu artistikoen dokumentazioa eta argazkiak trukatzen dituzte, eta ingurune bakoitzaren bereizgarriei eta elkarren arteko ezaugarri komunei buruzko informazioa partekatzen dute. Bilboko Artatse ikastetxeko ikasleak New Yorkeko Bronx auzoko 86. Ikastetxe Publikoko ikasleekin harremanetan egon dira zenbait astez mezu elektronikoen bidez, eta nork bere programan aurrera eramandako sortze-prozesua jasotzen duten argazkiak bidali dizkiote elkarri. Hartueman hori hemen ikusten den testuz eta irudiz osatutako liburu zabalgarrian laburbiltzen da. Hizkuntza, idazketa eta komunikazioa funtsezko osagaiak izan dira Atlantikoaren alde banatan kokatutako bi ikasgelen artean gaztelaniaz eta ingelesez garatu duten elkartrukean.

Gainera, programan parte hartu duten sei ikastetxeek haur iparramerikarren obra ezagutzeko aukera izan dute New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumen antolatutako A Year with Children erakusketa ikusteko bisita birtual interaktiboak egin baitituzte zuzeneko bideo-dei bidez. Esperientzia horri esker, New York hiria ikusteko leiho bat ireki dute ikasgelan, eta Fifth Avenue ezaguneko Museoa birtualki ezagutzeko parada izan dute ikasleek.