Espazioan egindako marrazkiak
Espazioan egindako marrazkiak

Pablo Picasso
Pneumatique de Gonzalez à Picasso, González Julio, (1876-1942)
Paris, musée national Picasso - Paris
Photo © RMN-Grand Palais (Musée national Picasso-Paris) / Mathieu Rabeau

1927an Picassok enkargu bat jaso zuen: bere lagun Guillaume Apollinaire (1880–1918) poetaren hilobirako monumentu bat egitea. Lan horretarako lerro fineko eskultura huts bat asmatu zuen Apollinairek idatzitako Poeta eraila (1916) fikzioan oinarrituta. Kontakizun horretan Apollinairek bere heriotza iragartzen du eta “Beningo txoriak” [hau da, Picassok] “ezerezaz egindako estatua bat, hutsez egina” lantzen du haren hilobirako. Halako planteamendu erradikalari ekiteko, Picassok bere lagun Julio González (1876–1942) eskultorearengana jo zuen. Picassoren irudiak —zirriborro itxurakoak eta marra soilez eginak— metalezko hagaxkaz osatutako hiru dimentsioko eskultura bihurtu zituzten Gonzálezek soldaduraz eta forjaketaz zituen ezagutzei esker. Picassok Apollinaireren omenezko monumenturako egin zituen proposamen guztiak baztertuak izan baziren ere, lankidetza horrek esperimentazio eta sormen handiko etapa bati eman zion bide Picassoren eskulturagintzan.

Babeslea: