Ferrari GTO 250, 1962
Ferrari GTO 250, 1962

Ba al zenekien zergatik den gorri kolorea Ferrari autoen bereizgarria?

1920ko hamarkadan, koloreak erabiltzen hasi ziren autoak lehiaketetan bereizteko: urdina hautatu zuten Frantzian, berdea Erresuma Batuan, Alemaniak lehendabizi zuria aukeratu zuen eta gero zilar-kolorea, eta Italiak, berriz, rosso corsa edo lasterketarako gorri kolorea erabili zuen. Geroztik, gorria izan da Scuderia Ferrariren kolore bereizgarria.