Guggenheim Bilbao Bilduma
Guggenheim Bilbao Bilduma

Sortu zenetik, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak arte modernoa eta garaikidea kontserbatzeko, zabaltzeko eta sustatzeko eginkizuna izan du. Eta bikaintasuna, jasangarritasuna eta genero-berdintasuna bezalako irizpideei jarraituz bete du zeregin hori, erakundeak 1997an ateak ireki zituenetik erakustaretoetan garbi ikusi izan denez. 

Funtsek hainbat belaunaldi eta jatorri geografikotako artistak biltzen dituzte. Jarraian datozen adibideek, denak ere erakusketan ikusgai dauden lanak, Bildumaren  ardatzetako batzuen erakusgarri dira: 

Artearen historiako funtsezko artelanak, beste sorkuntzalan batzuetan eragina izan dutenak edo artista baten ibilbidearen adierazle direnak. Halakoxeak dira ikusgai dauden Yves Klein (1928–1962), Helen Frankenthaler (1928–2011) eta Martha Jungwirth (1940) artisten lanak.

XX. mendearen bigarren erdiko nazioarteko artista garrantzitsuen lan- multzoak, tartean

Frank Gehryk (1929) diseinatutako Museoko gune berezietarako berariaz sortutako lanak, tartean Richard Serraren (1938–2024) instalazioa, eta Jenny Holzerrena (1950). 

Euskal Herriko eta espainiar estatuko artea, hainbat belaunalditako sortzaileek egina, nola diren Juan Pérez Agirregoikoa (1963), Ibon Aranberri (1969) eta Erlea Maneros Zabala (1977), edo Pablo Palazuelo (1915– 2007) eta Antoni Tapiès (1923–2012), hurrenez hurren. 

 

Museo Guggenheim Bilbao. Erika Ede