BERDINTASUNA
BERDINTASUNA

EMAKUMEA: MUSA IZATETIK SORTZAILE IZATERA

Renoirren Emakumea perikitoarekin (1871) artelaneko figurak XIX. mende bukaerako emakumezkotasun burgesaren eredua irudikatzen du: hala ere, emakume hori urrezko kaiola metaforiko batean itxita senti liteke, bere esku finetan hartzen duen perikitoarenaren antzeko batean. Garai hartako emakume frantziarrei zegozkien etxeko ardurak, hein handiago edo txikiagoan, eta ez zuten eskubide politiko, ekonomiko edo sozialik ia. Ikusizko artean, musatzat jotzen ziren orokorrean (Renoirren lanean, kasu), eta irakurle eta ikusle gisa sailkatzen ziren; alabaina, egon baziren emakumeak, Mary Cassat, Eva Gonzalès eta Berthe Morisot adibidez, XIX. mendean artista gisa ezagunak izateko lanean jardun zirenak, eta inpresionismo frantsesarekin lotzen direnak.

Gaur egun, emakume artisten sustapena handiagotzen ari da kultur instituzioetan, bai eta emakumeon eskubideen defentsa zabala ere, gizartearen arlo guztietan. Genero berdintasunerantz aurrerapausoak emanagatik, ordea, generoko soldata-arrakala eta kristalezko sabaia oraindik ere existitzen dira XXI. mendean, eta horren ondorioz, emakumeei zail suertatzen zaie lan-merkatuan gora heltzea. Zer oztopo gainditu behar dira oraindik genero berdintasuna eskuratzeko?

Pierre-Auguste Renoir 
Emakumea perikitoarekin (La femme à la perruche)1871
Olio-pintura mihise gainean,
92,6 × 65,4 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.68
Argazkia: © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)

Foto 8

Britainia Handiko Alderdi Laborista emakumearen boto eskubidea
eskuratu zeneko mendeurrena ospatzen
© Dan Kitwood/Getty Images News