NEW YORK–BILBO ELKARTRUKEA
NEW YORK–BILBO ELKARTRUKEA

Ikasturte bakoitzean, Artea ikasbide programan parte hartzen duen Bilboko ikastetxe bat eta New Yorkeko Learning Through Art egitasmoko beste bat harremanetan jartzen dira eta haien proiektuen inguruko informazioa trukatzen dute.

Bi ikastetxeetako ikasleek sortzaile gisa partekatzen dituzte beren esperientziak, eta testuak, marrazkiak eta argazkiak posta elektroniko bidez bidaltzen dizkiote elkarri. Elkarrizketa hori eremu artistikotik haratago doa; izan ere, modu horretan ikasleek beste ikastetxeko kideen kezkak ezagutzen dituzte, bai eta haien gustuak, jolasak eta haien inguruko errealitatean esanguratsua den edozein alderdi ere. Hala, programaren beste helburu bat betetzen da: munduko beste herrialde eta herriekiko interesa sortzea; horretarako, New Yorkeko lehen hezkuntzako haur baten eta Bilboko beste baten bizitzen arteko berdintasun eta desberdintasun posibleak azaltzen dira.

Deialdi honetan, Bilboko Tomás Camacho eta New Yorkeko Manhattan auzoko PS 38 ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte elkartrukean, Naia del Castillo eta Jeff Hopkins-en laguntzaz, hurrenez hurren. Sei astean zehar posta elektroniko bidez komunikatu ziren, eta haien arte-proiektuen inguruko informazio eta argazkiak trukatu zituzten, bai eta inguru bakoitzaren bereizgarriak edo ohiko gauzak ere. Prozesuan zehar, taldeetako bakoitzak jakinmin handia sentitu zuen beste gelakoak ezagutzeko, eta bi hirietako Guggenheim Museoak alderatzeko. Elkarrizketa horren bidez, ikasleen komunikazio- eta deskribapen-gaitasunak handitu ziren, ingelesa erabiltzeko abilezia indartu artean

Intercambio Bilbao-New York-2

Intercambio Bilbao-New York-3

Intercambio Bilbao-New York-4