2001. Narak Japonian izandako lehen banakako erakusketa —ordura arteko osoena— zabaldu zuten Yokohamako Arte Museoan. I DON'T MIND, IF YOU FORGET ME. izeneko erakusketa hura Japoniako beste bost lekutan jarri zuten ikusgai, tartean Nararen jaioterrian, Hirosakin, alegia.
Nara saiakera autobiografikoen sail bat argitaratzen hasi zen —Chiisana hoshi tsushin (Izarretako biztanle txikia)— H Rockin’On aldizkariaren abenduko edizioan. Proiektua 2004ra arte luzatu zen.
2002. Artista Afganistanera joan zen FOIL aldizkariaren Gerrarik ez ale bereziaren harira. Drawing Now: Eight Propositions izenburuko erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, New Yorkeko MoMA QNS-en.
2003. Osakako Graf diseinu-enpresa ezagutu zuen, eta harekin lanean hasi zen material birziklatuekin eraikitako etxetxoz osatutako instalazioak sortzeko.
2005. Japoniako Bloodthirsty Butchers rock alternatibo taldearen Banging the Drum diskorako ilustrazioak egin zituen —taldekideak Nararen lagun minak dira—. Hiroshimako Arte Garaikideko Museoak eskatuta, bonba atomikoaren jaurtiketaren inguruko lan bat ondu zuen: Borrokan desagertua – Neskak mutila ezagutzen du (Missing in Action – Girl Meets Boy).
2006. Eskala handiko pieza eskultoriko bat egin zuen, Aomoriko txakurra (Aomori-ken), Aomoriko Arte Museoaren inauguraziorako. Nasushiobara hirira joan zen, Tochigi prefekturara, eta estudio bat muntatu zuen bertan.
2007. Narak Graf etxearekin elkarlanean sortutako banakako erakusketak egiten jarraitu zuen Alemanian, Herbehereetan, Espainian eta beste herrialde batzuetan.
Yoshitomo Nara+graf: A tik Zra erakusketa, 2006
© Yoshitomo Nara, eskaintza Yoshitomo Nara Foundation
Argazkia: Hako Hosokawa