JENNA SUTELA
JENNA SUTELA

Sutela-ren artelanek protagonista dituzte hitzak, ordenagailu bidez sortutako soinuzko edo ikusizko estimuluak, eta organismo biziak.

1983an jaiotako artista honi teknologia berriekin eta adimen artifizialarekin esperimentatzea interesatzen zaio. Google Arts-eko ingeniari Damien Henry-rekin eta Memo Akten artistarekin elkarlanean, Somerset House Studios + Google Arts & Culture, n-Dimensions egonaldian parte hartu du, Londresen. Proiektu hori izan da erakusketan ikus dezakezun piezaren sorburua.

2018ko maiatzean, CLICK-Kopenhageko Arte Garaikide, Zientzia eta Teknologien Jaialdian aurkeztu zuen bere Extremophile performancea; lan horrek planeten artean bizitza transmititzeko aukera planteatzen du, jaki hartzitu batean dagoen bakteria bati esker.

Iaz Orgs: From Slime Mold to Silicon Valley and Beyond (2017) argitaratu zuen; laborategiko organismo bat du ardatz lan horrek: Physarum polycephalum edo lohian dagoen lizuna, onddo hedakor zelulabakarra.