Kokoschka, Margolaria
Kokoschka, Margolaria

Bere erretratuetan, bere modeloen barne-izaera transmititzea bilatzen zuen Kokoschkak, haiekiko antzekotasun fisikoa lortzea baino gehiago. Horretarako, margotu bitartean, hizketan jarduten zuen haiekin, eta beren zereginekin jarraitzen uzten zien, haien barnekoa azalera atera zedin. Erika Tietze-Conrat-ek, Kokoschkaren lehen modeloetako batek, gogoratu zuen bezala, artistak lan egiteko modu berezia zuen: mihisea belaunen gainean hartu, eta pintzelarekin margotzen hasten zen, ondoren atzamarrekin, eta, batzuetan, azazkalekin marratzen zuen gainaldea.

“Garai batean gizarteak nahasmendua sentitzen zuen nire erretratuen aurrean, nire xedea baitzen aurpegietan, keinuetan eta imintzioetan arakatzea, nire lengoaia plastikoa baliatuz irudi bisual batean erreproduzitzeko izate bizidun baten osotasuna”. Oskar Kokoschka

Oskar Kokoschka, London,1950
© Lee Miller Archives, England 2023. All rights reserved.