Paris, arteen hiriburua: 1900eko Erakusketa Unibertsala
Paris, arteen hiriburua: 1900eko Erakusketa Unibertsala

Parisko Erakusketa Unibertsala 1900. urtean ireki zen, eta ordura arte inoiz antolatutako nazioarteko diseinuaren, artearen eta teknologiaren erakusleihorik handiena izan zen. Frantziako Belle Époque (1871–1914) garaiaren goren aldian ospatu zen eta Paris munduko kultur hiriburua zela aditzera eman zuen. Erakusketaren muina Palais de l’Électricité zentral elektrikoa zen: Art Nouveau estiloan eraiki zuten eta azoka osoa argiztatzeko energia haina sortzen zuen. Argiztapen elektrikoa dela eta, Parisi “La Ville Lumière” (Argiaren Hiria) ezizena jarri zioten. Argiztapenak, gainera, hiriko gaueko giroa guztiz aldatu zuen: Montmartre eta Montparnasse auzoetako taberna bohemioak beranduago itxi eta artistek gauez lan egin zezaketen estudioetan.

René Binet, Erakusketa Unibertsalaren ate monumentala, Paris, 1900. © Léon et Lévy / Roger-Viollet