MUSIKA

"Musika, portaeraren artea [...] Musika folklorikoko zortzi minutuk gehiago diote herri ezezagunan bati buruz, ohar eta laburpenez betetako ehun orrik baino. Dokumentu psikologiko adierazgarriena." 

Musikak funtsezko garrantzia izan zuen Henri Michauxren ikerketa estetikoetan. Musikaren bitartez lortzen zuen artistak momentuarekin konektatu eta meditazio-egoera sakonak erdiestea. Hori dela-eta, momentuan entzuten zuen musikarekin sintonian garatzen zuen askotan bere obra piktorikoa.

Esparru horrekiko zuen gustua funtsezko bi ardatzetan banatzen zen: batetik, Mendebaldekoak ez diren zibilizazioetako musika folklorikoa, bere bidaien bitartez ezagutu zuena eta erritmo eta instrumentuak ezagutzeko bidea eman ziona; eta, bestetik, musika garaikide minimalista, serialista, zarataria edo zehatza, Michauxk zinez miresten zituen Alban Berg edo Karlheinz Stockhausen bezalako konpositoreek egina.

Michaux saiatu zen Ekialdeko eta Afrikako musika-erritmoak bere lagunen artean zabaltzen, munduko beste lurralde batzuetako abesti tradizional, erlijioso eta tribalekin batera. Momentuko konpositore eta artista handiek osatzen zuten bere gertuko lagunen taldea, Jean Dubuffet pintore eta eskultoreak kasu, zeinari hainbat grabazio oparitu zizkion.