105 Aretoa
Testuingurutik kanpoko tresnak
Sukalde baten testuingurutik atera eta gurpildun mahai baten gainean jarrita, Mona Hatoumen (1952) Gure etxea obra osatzen duten tresnen interpretazioak segurtasunik ezaren eta arriskuaren ñabardura hartzen du: haragia txikitzeko makina bat, birringailu bat, mandolina bat, haragitarako mazo bat,… Metalez egindakoak izateak eta elkarren artean sare elektrikora lotuta egoteak arrisku-sentsazio handiagoa ematen die.
Etxe bezala, inon ez?
“Etxea” hitzak gune lasaigarri, babesle eta familiartekora eramaten gaitu, gizabanakoen jatorrira, baita aberriaren ideiara ere. Baina, kasu honetan, hesi metaliko batek obrara hurbiltzea eragozten du. Debeku elementu bat ote da edo, agian, babesteko elementua? Zer ari ote da gertatzen espazio horretan eta zer-nolako sentsazioak sortzen dizkigu?
Pieza hau palestinar jatorriko artistaren esperientzia pertsonalaren arabera interpreta daiteke. Haren gaztaroa erbesteratzeak eta joan-etorriek markatu zuten.