Bizikleta-gurpila eta Alfonbren deluxe xurgagailu-garbigailu berria
Bizikleta-gurpila eta Alfonbren deluxe xurgagailu-garbigailu berria

Koonsen ibilbidearen hasieratik, Marcel Duchamp-ek eragin handia izan du beregan. XX. mendearen hasierako mugimendu dadaistako artista honek arte- eta gizarte-konbentzioak kritikatzen zituen. Koonsen arabera, “XX. mendeko elkarrizketa artistiko nagusia arte subjektiboaren eta arte objektiboaren artean egin zen. Arte subjektiboa Niaren eta norberaren esperientziaren inguruan mugitzen da, eta fisikoki eskuekin lantzen da. Arte objektiboa Duchampen edo [Andy] Warholen artea bezala da, esperientzia komunaletik hurbilago dago”.

Arte “objektiboan” eta Duchampen aurkitutako objektuetan inspiratuta –artistak artelan gisa aurkezten dituen eguneroko objektuak nahasten ditu, Bizikleta-gurpila (Bicycle Wheel) (1913) lanean bezala–, Koonsek bere Alfonbren deluxe xurgagailu-garbigailu berria (New Hoover Deluxe Rug Shampooer) (1979) lana sortu zuen Serie berriak (The New series) izenekoaren barruan. Artelan honetan, artistak etxetresna elektrikoa bere eguneroko testuingurutik ateratzen du eta, argi fluoreszentez osatutako hondo baten gainean, linea, forma eta masa aztertzeko berriro diseinatzen du. Eguneroko objektuak helburu artistikoekin erabiltzen ditu.