Erakusketa osatzeko, Didaktika proiektuaren barruan, Hermann eta Margrit Rupf protagonista dituen gune hau prestatu dugu. Suitzako bikote horrek filosofia irekia zuen garai hartarako eta horri jarraiki XX. mendeko lehen erdialdean arte moderno eta garaikide bilduma gailena eskuratu zuen; fundazio baten baitan, Kunstmuseum Bern-era gordailuan igaro zen bilduma 1954an.
Gune honetan Hermann eta Margrit Rupfen bizimoduaren eta arte-gustuen gaineko informazioa dago, irudiez lagunduta, garai hartako hiri batzuen —adibidez, Paris — modernotasunaren berri ematen dutenak; besteak beste, L’art et les hommes filmaren zati bat ematen da, zeinetan bikotearen lagun Daniel-Henry Kahnweiler-ek esku hartu zuen. Horrez gain, kontsultarako eskuragarri daude erakusketaren katalogoa eta Rupf Fundazioaren artxibategiko hainbat dokumentu; horien artean dira gutun pertsonal zein profesionalak eta Hermann Rupfek idatzitako zenbait arte-kritika.
Erakusketan arte-edukien azalpena emateko eta bisitaldia aberasteko beste baliabide batzuk ere badaude, hala nola, horma-testuak eta entzuteko gidak.