
1970ean, zenbait artista profesional San Frantziskoko ikastetxe publikoetan lan egiten hasi ziren Neighborhood Arts Program ekimenaren bitartez. Hala ere, eskola askok ez zuten finantzabide nahikorik, eta materialak nola edo hala lortu beharrean ibiltzen ziren artista irakasleak. 1976an, Asawak eta komunitate artistikoko lider Anne Thielenek behar horri erantzuteko modua aurkitu zuten papergintzaenpresa batek egindako dohaintza inspirazio-iturri hartuta. Material baztertuak ikastetxeei emateko eta bai birziklapena bai berrerabilera sustatzeko asmoz, SCRAP (Scroungers’ Center for Reusable Art Parts) proiektua jaio zen, bizitza osoan zehar Asawak artegintza eta arte-hezkuntza praktikoaren alde egindako defentsan oinarrituta. Gaur egun, SCRAPek Asawaren ikuspegi pedagogikoa gorpuzten jarraitzen du, baita artistak gizartearen aldeko konpromisoan eta ekitatean zuen sinesmen osoa ere, artea, hezkuntza eta jasangarritasuna ardatz hartuta.
Sharon Litzkey bere ikasleekin batera Alvaradoko Muralerako mosaikoekin lanean, Alvarado Lehen Hezkuntzako Ikastetxean, San Frantziskon, 1970.
Argazkia: Michael Dixon
Eskaintza Ruth Asawa Lanier, Inc.
