Hirugarren solairua
Sol LeWitt (1928–2007) artista kontzeptualaren horma-irudiak osatzeko, hainbat jarraibide jarraitzen dira, eta horiek obraren izaera osatzen dute. Diagrama baten antzekoak dira, koloreari, trazuei eta landu beharreko gainazalari buruzko adierazpen zehatz eta parametroekin eta Horma-irudiaren zenbaki espezifiko bakoitzaren diagrama baliozkotzen duen ziurtagiri batekin.
Sol LeWitt-ek emandako ziurtagiriko jarraibideetan oinarrituta, edonork gauzatu dezake obra edozein lekutan. Hasiera batean 208 aretorako sortu bazen ere, 831. Horma-irudia (Forma geometrikoak) oraingoan 302 aretoan dago, dagokion diagramaren gidalerroen arabera eta espazio berrira egokituta.