Guggenheim
4 Paula Modersohn Becker 985 1967 33 LL

Halaber, Alemanian, Worpswede herrian, Bremenetik ez oso urrun, artistakolonia bat finkatu zen 1889an. Hirietan handituz zihoan industrializaziotik ihes egin eta natura garbiarekin elkartu nahian joan ziren hara taldekideak. Natura modu idealizatuan irudikatu zuten, sarritan kutsu malenkoniatsuarekin eta landabizimodua goraipatuz. Kanpoko edozein eragin baztertzeak hainbat desadostasun eragin zituen Paula Modersohn-Becker (1876−1907) eta Worpswedeko taldeko gainerako margolarien artean. Paula ez zen inoiz erabat ados egon taldeak ezarritako arauekin, eta bere lanetan berehala sartu zituen Parisen ezagututako eraginak.

Oinarrizko natura adieraztea hautatu zuen amatasunaren gaia hartuta, eta, hala, autorretratu batean bere burua biluzik irudikatu zuen lehen artista izan zen. Gazte zendu zen, 1907an, eta bera hil eta gutxira, Gustav Paulik bere omenezko erakusketa antolatu zuen Kunsthalle Bremenen. Emakume artista bati eskainitako erakusketa monografiko hura ekimen erabat aitzindaria izan zen garai hartan.

Paula Modersohn-Becker
Iluntzea landaldean, etxea eta urkilarekin, ca. 1900
Tenpera kartoi mehe gainean, 42,5 x 55,7 cm
Kunsthalle Bremen - Der Kunstverein in Bremen. Erosia 1967