Yoshitomo Nara
Yoshitomo Nara

Didaktika proiektuaren baitan, Museoak hezkuntza-guneak eta jarduerak antolatzen ditu erakusketa bakoitzaren osagarri —bai aretoetan, bai online—, ikusgai dauden lanen edukian sakontzen eta hura ulertzen laguntzeko.

Ba al zenekien...? izeneko atal honek Nararen bizitzako eta ibilbide artistikoko mugarri nagusietako batzuk biltzen ditu. Gaur egun Japonian bizi da Nara, eta bertan egiten du lan. Atal honetan hainbat gai jorratzen dira, esaterako, musikak —bereziki Vietnamgo gerraren garaikoak— artistaren haurtzaroan eta gaztaroan izandako garrantzia. Biografia honek nabarmendu egiten ditu, halaber, artistaren konpromiso soziala, bakezaletasunarekiko duen engaiamendua eta Fukushimako hondamendiaren ondotik Japonian energia nuklearren aurka izandako protestei eman zien babesa.


Yoshitomo Nara
Yoshitomo Nara TOBIU lanaren aurrean eserita, 2019
Artistaren dohaintza: TWO x TWO for AIDS and Art auction, 2021
Adabakidun uhin-kartoia, zur gainean muntatuta
294,5 × 354 cm
Eskaintza: artista, Blum & Poe eta Pace Gallery
© Yoshitomo Nara, eskaintza: Yoshitomo Nara Foundation
Argazkia: Ryoichi Kawajiri