
Alyson Shotz
1964an jaio zen Glendale-n (Arizona, AEB).
Rhode Island School of Design eskolan graduatu zen, pinturako espezialitatean (Providence, Rhode Island, AEB).
MOCA Northwest Annual Award saria jaso zuen.
Arte Ederretako Masterra egin zuen Washington University-n (Seattle, AEB).
Instalazio bat egin zuen eta paper gaineko obra aurkeztu zuen Susan Inglett Gallery-n (New York). New Yorkeko Art Matters Foundation-en beka lortu zuen.
Marvels of the Universe erakusketan jarri zuen bere lana ikusgai Susquehanna Art Museum-en (Harrisburg, Pennsylvania, AEB).
Pollock-Krasner Foundation-en beka jaso zuen
Lehen aldiz, New Yorkeko MoMA museoak eta P.S.1 Contemporary Art Center-ek elkarlanean jardun zuten Greater New York erakusketa antolatzeko; erakusketa hartan, Shotzen obra ere sartu zen.
Artistaren obra Pastoral Pop erakusketan ere sartu zen (The Whitney Museum at Philip Morris, New York).
Haren obra erakusketa hauetan sartu zen: Digital: Printmaking Now (Brooklyn Museum of Art) eta Being There (Derek Eller Gallery, New York).