
Andy Warhol
Pittsburgh, Pensilvania, 1928 | New York, 1987
Abuztuaren 6an jaio zen Pittsburgh-en (Pennsylvania), Andrew Warhola izenarekin.
Carnegie Institute of Technology-ren (Pittsburgh, Pennsylvania) Pintura eta Diseinua sailean ikasi zuen eta lau urteren ostean graduatu zen.
Martin B. Leisser saria jaso zuen Carnegie Institute’s Gallery of Fine Art-enerakutsitako lanengatik.
«Blotted-line» marrazketa-teknikarekin esperimentatzen hasi zen.
New Yorkera joan zen bizitzera eta han ilustratzaile gisa lan egin zuen Glamour edo Mademoiselle bezalako aldizkarientzat. Andy Warhol izena hartu zuen.
Ilustratzaile gisa arrakasta handia lortu zuen. Hamarkada horretan, bere lanagatik sari ugari lortu zituen, besteak beste, Art Directors Club edo American Institute of Graphic Arts erankundeek emandakoak.
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen New Yorkeko Hugo Gallery-n: Fifteen Drawings Based on the Writings of Truman Capote.