Mendizabal, Asier

Ordizia, Gipuzkoa, 1973

Asier Mendizabal | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

73

Urtarrilaren 29an jaio zen Ordizian (Gipuzkoa).

91

Arte Eder ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

95

Erasmus beka bat lortu zuen Londresko Byam Shaw School of Art-en ikasteko.

96

UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatu zen.

97

Graduatu Ondoko Diploma eskuratu zuen Londresko Byam Shaw School of Art-en. Gipuzkoako Artista Berrien XXXVII. Lehiaketan parte hartu zuen Donostian.

98

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen. Artelekun egindako Ángel Bados—Txomin Badiola Tailerrean parte hartu zuen Donostian. Egonaldi-beka bat eskuratu zuen De Ateliers artista independenteen institutuan (Amsterdam), eta bertan iraun zuen 2000 arte.

99

Gipuzkoako Artista Berrien XXXVIII. Lehiaketako Lehenengo saria lortu zuen Donostian.

00

Gure Artea 2000 sariketan eta Gasteizko Festival de Vídeo Intervenciones TVn parte hartu zuen. Donostiako Arte Ekinbideetan (DAE) egon zen erakusgai No Time for Love izenburupean.

01

Herbeheretako Kultura Ministerioak FVBKB beka esleitu zion 2003 arte. Bere obra Arte Eder Museoko Gaur, hemen, orain (Bilbo), De Atelierseko Parcours d’incidents (Amsterdam) eta NICCeko Blackout Totale (Anberes) erakusketetan egon zen ikusgai.

02

Donostiako Kutxa aretoan Goierri konpeti bideoa estreinatu zuen, Iñaki Garmendiarekin batera egindakoa. Taipei Biennalen (Taipei, Taiwan) eta Desartxibo publicación para memoria erakusketan parte hartu zuen, Arteleku berriz irekitzean egindako erakusketa (Donostia).

03

Bartzelonako T4 galerian erakutsi zituen bere lanak. Bere obra Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíako Cine y casi cine (Madril) eta Centre de Cultura Contemporàniako (CCCB) Després de la noticia (Bartzelona) erakusketetan egon zen ikusgai.

04

Juan de Otaola eta Perez de Saracho beka eskuratu zuen Basaurin (Bizkaia). Gure Artea 2004 sariketan, Vrsac eta Belgradon egindako The VI Yugoslav Biennial of Young Artistsen (Serbia eta Montenegro) eta Donostiako Manifesta 5, Arte Garaikidearen Bienal Europarrean parte hartu zuen.

05

Fundación Marcelino Botínen Arte Plastikoetako beka jaso zuen (Santander). Hitzaldi bat eman zuen Artelekun egindako We Rule the School: Conversaciones e investigación mintegian (Donostia). Überbau/Basauri izenburupean, Arizko Dorretxeaen egin zuen erakusketa (Basauri, Bizkaia). Bere obra Nulles 05. Representacions ruralsen egon zen ikusgai (Nulles, Tarragona).

06

Egonaldi-beka bat eskuratu zuen IRP Platformen (Garanti, Istanbul). Gure Artea 2006 sariketan eta W139ko Wat is / Wat Zou Kunnen erakusketa kolektiboan parte hartu zuen (Amsterdam).

07

Chacun à son goût erakusketan egon zen ikusgai, Guggenheim Bilbao Museoan. Haren lanak erakutsi ziren Museu d’Art Contemporani de Barcelonan (MACBA) eta Bilboko Carreras Múgica galerian. Fundación Marcelino Botínen Itinerarios 05-06: XIII Becas de artes plásticas erakusketan parte hartu zuen (Santander). Not All that Moves (Is Red) deitutako bakarkako erakustaldi bat egin zuen ‘s Hertogenbosch-eko Artis galerian (Herbehereak). Artelekun egindako Ficciones plegables: Ciclo de cine dedicado a Jorgen Leth y Dan Holmberg tailerra koordinatu zuen (Donostia).

08

Klaas van Gorkum eta Xabier Salaberriarekin batera, Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea ’08ko Lehenengo saria eskuratu zuen. Bartzelonako Museu d’Art Contemporani-k (MACBA) Asier Mendizabal erakusketa inauguratu zuen. Hainbat artistarekin batera, Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroaren Heroirik ez gehiago: Bilduma VIII erakusketan parte hartu zuen (Gasteiz).

09

Bi erakusketatan egon zen ikusgai Bartzelona hirian: bata Museu d’Art Contemporani de Barcelonako (MACBA) Temps com a matèria. Col•lecció MACBA: noves incorporacions eta bestea, berriz, ProjecteSD Exhibition Room-eko Koenraad Dedobbeleer/Asier Mendizabal.

10

“Ojo Crítico de Artes Plásticas 2010” saria jaso zuen, Radio Nacional de España-ren «El Ojo Crítico» kultur programak emana. Lisboako Fundação Culturgest-ek and/or inauguratu zuen, ordura arte Espainiatik kanpo artistari eskainitako aurreneko erakusketa. Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan Gure Artea XX. Iratxe Jaio / Klaas van Gorkum, Asier Mendizabal, Xabier Salaberria erakusketa inauguratu zen.

11

Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-k erakusketa bat eskaini zion FISURAS programaren barruan, eta artistaren sei lan erosi zituen Madrilgo ARCO azokan. Veneziako LIV Biennale di Venezia-n parte hartu zuen, eta bertan Soft Focus, Hard Edge, Benta-Haundi eta Signals, Calls and Marches lanak aurkeztu zituen edizio horretako erakusketa nagusian.

12

Untitled (Syntagmatic and Paradigmatic) inauguratu zen Londreseko Anthony Reynolds Gallery-n.
Bartzelonako Galerie ProjecteSD galerian jarri zuen ikusgai bere lana.
Gravity & Disgrace: ep. II. erakusketa kolektiboan sartu zen haren obra, Santiago de Compostelako Centro Galego de Arte Contemporánea zentroan.

13

Calling Out of Context: Works by Asier Mendizabal erakusketa antolatu zen Bergen-go (Norvegia) Hordaland Art Center-en; Pablo Lafuente izan zen komisarioa.
Hainbat bildumaren aurkezpenetan ikusi ahal izan zen haren obra; besteak beste, hauenetan: Entre chien et loup: obras de la Colección Meana Larrucea, Bilboko Iberdrola dorrean; Jetztzeit (el tiempo del ahora) + La Espalda del ángel, Lleidako Centre d’Art la Panera zentroan; Colección VIII. La disfunción del progreso, Madrilgo Centro de Arte Dos de Mayo (CA2M) zentroan.
Futures of the Past erakusketan hartu zuen parte Basileako (Suitza) Kunst Raum Riehen galerian, baita Europa Konstelazioa eta 1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea erakusketetan ere, biak ala biak Donostiako San Telmo Museoan.

14

Haren Soft Focus Donostiako San Telmo Museoaren bilduma iraunkorrean sartu zen, Museo Bikoitza/Museo Doble esku-hartzeen programaren testuinguruan.
Toma de tierra erakusketa inauguratu zen Bilboko CarrerasMugica galerian.
Hainbat erakusketatan jarri zen ikusgai haren obra; besteak beste, hauetan: El contrato, Bilboko Alondegian; Suturak // Cerca a lo próximo, Donostiako San Telmo Museoan; A Singular Form, Vienako Secession galerian; La piel translúcida. Obras de la Colección Iberdrola, Valladolideko Patio Herreriano galerian, Aniztasunaren memoria (I/B espedientea), Bilboko Rekalde Aretoan; Tiempos Abiertos. Fondos de la Colección Artium de Álava, Salamancako DA2 Domus Artium 2002 galerian.
São Pauloko (Brasil) 31. Bienalean hartu zuen parte Agoramaquia (el caso exacto de la estatua) obrarekin.
EVA International – Ireland’s Biennial of Contemporary Art (Limerick City) bienalean jarri zen ikusgai haren lana.

15

Düsseldorfeko Galerie Max Mayer galeriak banakako erakusketa bat eskaini zion.
Whose Subject am I? erakusketan hartu zuen parte Düsseldorfeko Kunstverein erakundean.

16

Enborra zuritu: konposizioa eta moldaketak erakusketa egin zuen Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuan. Otzaurte-Zegama,
Problemas de estilo y vasijas de barro
erakusketa antolatu zen haren lanarekin Alabado Contemporáneo programaren barruan (Museo Casa del Alabado, Quito).
Haren obra Ficciones y territorios. Arte para pensar la nueva razón del mundo erakusketa kolektiboan sartu zen Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (MNCARS).

17

Haren Concaviat banakako erakusketa inauguratu zen Bartzelonako ProjecteSD galerian.
Haren lana Guggenheim Bilbao Museoko Artea eta espazioa erakusketan egon zen.

18

Makotu. Incurvar proiektua inauguratu zen Altzuzako (Nafarroa) Jorge Oteiza Fundazio Museoan.
Kopf, Faust, Baum erakusketa inauguratu zen haren obrarekin Berlingo Galerie Nordenhake galerian, Anthony Reynolds Gallery-k lagunduta.
Haren lanari buruzko Prozess und Zufall erakusketa antolatu zen Vienako Galerie Martin Janda galerian.
Bere azken lanak aurkeztu zituen Bartzelonako Galerie ProjecteSD galeriako Accrochage #4 erakusketa kolektiboan.
Haren lana Bilboko CarrerasMugica galeriako Subespecies de almacén erakusketa kolektiboan ikusi ahal izan zen.

Partekatu