Guggenheim

Nom de guerre (2007) Guggenheim Bilbao Museoaren testuinguru instituzionalerako asmatutako lana da. Bi osagai ditu: metalezko edukiontzi bat erregaiez betea, su-ontzi inprobisatu baten antzera etengabe sutan dagoena hormigoizko bloke baten gainean; eta hodi bertikal bat, museo barruan ezinbestekoa, kea bertatik kanpora husteko. Sinplea da baina aldi berean konplexua; esanahia da korapilatsua, funtsezko hiru eremurekin lotuta baitago: sua elementu sinboliko gisa, eskultura irudikapen kritikoaren ariketa gisa, eta gaur egun gizarteak bizi dituen hersturak.

Baliabideak