
Francesco Clemente
Napoli, 1952
1952
Martxoaren 23an jaio zen Napoli-n familia aristokratiko batean.
1964
Hainbat poema argitaratu zituen Castelli di sabbia izenburupean.
1970
Erromara lekuadatu zen Università degli Studi di Roma-n arkitektura ikasteko.
1971
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Valle Giulia galerian (Erroma).
1972
Alighiero Boetti artista ezagutu zuen.
1973
Pierre Menard liburua argitaratu zuen, Jorge Luis Borgesen Pierre Menard: autor del Quijote saiakeran inspiratutako argazki-sorta batez osatuta. Indiara bidaiatu zuen lehenengo aldiz eta bertara itzuli zen behin eta berriz bere bizitza osoan, bertan denboraldi luzeak emanez.
1974
Alba Primiceri ezagutu zuen eta, gero, harekin ezkonduko zen. Afganistanera bidaiatu zuen Boetti-rekin.