Guggenheim
Gilbert & George | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa
1967

St. Martin’s School of Art-en ezagutu zuten elkar (Londres); biak Anthony Caro etaPhilip King irakasleei buruzko interesaz hasi ziren bertan.
George Passmore-k Darlington Hall Adult Education Centren, Darlington College of Arts-en eta Oxford School of Art-en ikasi zuen lehenago.
Gilbert Proesch-ek Kunstschule Wolkenstein (Wolkenstein, Alemania), Kunstschule Hallein (Hallein, Austria) eta Akademie der Bildenden Künsteko (Munich) arte-akademietan jaso zuen heziketa.

1968

Christmas Show (Robert Fraser Gallery, Londres) eta Three works/Three works(Frank’s Sandwich Bar, Londres) erakusketak egin zituzten.
Londresko Spitalfields langile-auzoko etxe batera elkarrekin joan ziren bizitzera. «Art for All» izena eman zioten, eta beren burua «eskultura bizidun»tzat jo zuten.

1969

Reading from a Stick performancea egin zuten Londresko Geffrye Museum-en.When Attitude Becomes Form arte kontzeptualeko erakusketatik baztertu zituzten(Londresko Institute of Contemporary Arts, ICA) izan ziren baztertuak; haiek, ordea, «eskultura bizidun»etako bat egin zuten inaugurazioan.
Erakusketa bat egin zuten Stedelijk Museum-en (Amsterdam).

1970

Erakusketa bat egin zuten Galerie Konrad Fischer-en (Düsseldorf).

1971

Bere lehenengo photo-pieceak egin zituzten.The Paintings saila erakutsi zuten Londresko Whitechapel Art Gallery-n eta Amsterdam-eko Stedelijk Museum-en.

1972

Kassel-eko (Alemania) Documenta 5n parte hartu zuen.
Koninklijk Museum voor Schone Kunsten-en erakutsi zuten The Paintings saila (Anberes). Londresko Anthony d’Offay Gallery-n egin zuten erakusketa.

1974

Kolore gorria hasi ziren erabiltzen photo-piecetan. Cherry Blossom sailean erabili zuten lehenengoz kolore gorria. 1980eko hamarkadaren hasieran beste kolore batzuk gehitzen hasi ziren: berdea edo horia adibidez.

Irakurri gehiago