Argazkia: New York: World Art Center [Jacques Lipchitz.] Bob Hansen for Look magazine / Museum of the City of New York. X2011.4.10565.90 ©Stanley Kubrick / Museum of the City of New York
Lipchitz, Jacques
Druskininkai, Lituania, 1891 | Capri, 1973
18
91
Druskienikin (Lituania) jaio zen abuztuaren 22an, familia judu batean, eta Chaim Jacob Lipchitz izena jarri zioten.
02
Ikasketak egiten hasi zen Poloniako Bialystok-eko eskola teknikoan.
09
Parisen jarri zen bizitzen, eta eskultura jorratzea erabaki zuen, aitak errezeloak aurkeztu arren. Arte Ederren Eskolan matrikulatu zen.
10
Ikasten jarraitu zuen Académie Julianen eta Colarossi Akademian. Maiz joaten zen Louvre Museoa bisitatzera, eta antzinako artearekiko eta Greziako, Egiptoko eta Erromako eskultura arkaikoarekiko interesa garatu zuen.
12
Errusian soldaduskatik salbuetsita geratu ondoren, Parisera itzuli zen, eta han arte kubistarekin harremanetan jarri zen. Erakusketak egin zituen Salon national des beaux-arts-en eta d’Automne Aretoan.
13
Diego de Rivera eta Pablo Picasso artistak ezagutu zituen. Obra laudorioak pizten hasi zen, tartean Auguste Rodinenak. Garai protokubistako lehen sorkuntzak egin zituen.
14
Espainiara joan zen Diego de Riverarekin, eta hainbat eskultura sortu zituen Mediterraneoko bizitzan inspiratuta. Ramon Gomez de la Serna ezagutu zuen, eta 1931n argitaratutako Ismos liburuan “Lipchitzmo” izeneko kapitulua eskaini zion.
15
Eskultura “desmuntagarriak” sortu zituen, Lipchitz berak ondoren suntsituko zituenak. Heldutasunezkotzat jotako lehen eskultura kubistak egin zituen; hala nola, Burua (La Tête).
18
Amedeo Modigliani, Max Jacob eta Jean Cocteau-rekin harremanetan egon zen. Apiriletik irailaren amaierara bitartean, Beaulieu-lès Loches-en jarri zen bizitzen Juan Grisekin, aurretik ezagutzen baitzuen. Oso lagunak egin ziren eta elkarrekin lan egin zuten. Etapa horretan, erliebe zizelkatuak eta polikromatuak esperimentatu zituen.
20
Lipchitz-en obrari buruzko monografia bat egin zen, eta bakarkako lehen erakusketa aurkeztu zen Léonce Rosenberg-en galerian, Parisen.
22
Estatu Batuetako Albert C. Barnes mezenasa ezagutu zuen, eta hainbat obra erosteaz gain, bost baxuerliebe enkargatu zizkion Barnes Fundazioaren fatxadarako, Pennsylvanian.
25
Kubismoarekin hautsi zuen. Zirkuko gaietan eta musikan oinarritu zen “gardenak” sortzeko.
26
Jeanne Bucher-ekin eta haren Galerie de La Renaissancerekin lan egiten hasi zen.
27
Charles de Noailles bizkondearen enkargu bat egin zuen haren jabetzetako bateko lorategietarako; hain zuzen ere, artistak aire zabalean egindako lehen konposizioa izan zen —Bizitzeko alaitasuna (Joy of Life)—, eta eskala handiko lanak egiteko bultzada piztu zitzaion.
28
Urte honetan, Juan Gris laguna, aita eta arreba hil ziren, eta, ondorioz, depresio handi batean sartu zen. Egoera horretatik atera zen Bikotea (Le couple) piezan egindako lanari esker, geroago Oihua (Le Cri) bezala ezagutuko dena.
30
Haren lanaren atzera begirako lehen erakusketa handia egin zen Galerie de la Renaissancen: Cent sculptures par Jacques Lipchitz. Ikonografia gai bibliko eta mitologikoetara ez ezik, amaren eta semearen irudietara ere zabaldu zen.
34
David eta Goliat (David et Goliath) eskultura aurkeztu zuen Salon des indépendants aretoan.
36
Galeristak garai hartan MoMAko zuzendaria zen Alfred Barr aurkeztu zion, eta hark, Parisko tailerra bisitatu ondoren, museorako brontze bat erosi zuen.
37
Frantziako Gobernuak, urte batzuk lehenago herritartasuna eman zionak, eskultura monumental bat enkargatu zion Parisko Erakusketa Unibertsaleko zientziaren pabiloiaren sarrerarako; Picassok bertan Guernica erakutsi zuen
Petit Palais-ek areto bat eskaini zien haren eskulturei, Les Maîtres de l’art indépendant 1895–1937 erakusketa zela-eta.
40
Naziek Paris okupatu ondoren, Frantziako hiriburua utzi eta Toulousera joan zen. Bertan, Ama eta semea (Mère et enfant II) obra lantzen hasi zen, Bigarren Mundu Gerraren aurreko etsipena islatzen duena.
41
Ipar Amerikako lagun garrantzitsuen laguntzarekin, tartean Alfred Barr, New Yorkera emigratu zuen.
42
Bakarkako lehen erakusketa antolatu zen AEBetan, arte-merkatariaren galerian (Buchholz Gallery), eta hurrengo urteetan ere bertan erakutsi zituen bere lanak. Lanean jarraitu zuen, Greziako mitologiako gaietan inspiratuta.
43
Rio de Janeiroko Osasun eta Hezkuntza Ministerioak agindutako eskultura bat landu zuen, Prometeo putrea itotzen (Promethée étranglant le vautour), Parisko 37ko Erakusketa Unibertsaleko zientziaren pabiloian aurkeztutako gai bera, eta haren ibilbidean behin eta berriz errepikatuko den arrazoia.
46
Parisko Galerie Maeght-ek haren lanaren erakusketa garrantzitsu bat egin zuen, eta artista Frantziako Ohorezko Legioko Zaldun izendatu zuten. Ondoren, AEBetan jarri zen bizitzen behin betiko.
49
Garaiko sortzaile ospetsu batzuekin batera (besteak beste, Matisse, Braque, Chagall eta Léger), Notre-Dame-de-Toute-Grâce elizarako proiektu artistiko batean parte hartu zuen.
50
Musen jaiotza (La Naissance des muses) egin zuen; hau da, John D. Rockefeller III.aren andrearen etxerako (New York) sortutako erliebe handia. Instalatu aurretik, MoMAn eta Buchholz galerian aurkeztu zuten.
51
Lipchitz. Works 1914–1950 erakusketa Amerikako hainbat museotara iritsi zen: Portland Art Museum, San Francisco Art Museum eta Cincinnati Art Museum.
52
Tailerrak su hartu zuen, eta haren obretako asko suntsituz ziren; besteak beste, Notre-Dame-de-Toute-Grâce edo Fairmont Park-eko enkarguetarako egindako estudioak. Hainbat eskultura erakutsi zituen Veneziako XXVI Bienaleko Frantziako pabiloian. Philadelphiako Pennsylvania Academy of Artsen George D. Widener Memorial Gold Medal jaso zuen Prometeo putrea itotzen (1944–1953) lanarengatik.
54
Atzera begirako erakusketa bat egin zen New Yorkeko MoMAn, Minneapolisko Walker Art Center-ekin eta Cleveland Museum of Art-ekin elkarlanean.
56
Philadelphiako Pennsylvania Academy of Arts-ek Alfred G. B. Steel Award eman zion Ama eta semea (Mère et enfant, 1949–1954) obrarengatik.
58
Brandeis Universityren Creative Arts Award jaso zuen. Jacques Lipchitz atzera begirako ibiltaria egin zen Amsterdamgo Stedelijk Museum-ek antolatuta, eta Otterlo, Basilea, Dortmund, Brusela eta Londresera iritsi zen. Hainbat museotara helduko da Lipchitz erakusketa: Municheko Städtische Galerie, Montrealeko École des Baux-Arts, Reginako (Kanada) Norman Mackenzie Art Gallery, Winnipeg Art Gallery eta The Art Gallery of Ontario.
59
Parisko Musée National d’Art Modernek atzera begirako handi bat eskaini zion, eta, ondoren, Londresko Tate Galleryn egon zen ikusgai.
60
Juan Gris-Jacques Lipchitz: A Friendship erakusketa egin zen New Yorkeko M. Knoedler & Co galerian. Eskulturak eta marrazkiak erakutsi zituen Washington DC-ko Corcoran Gallery of Art-en eta Baltimore Museum of Art-en egindako atzera begirakoan.
62
Italiara bidaiatu zuen lehen aldiz, eta Tommasi galdategian hasi zen lanean, Pietrasantan, Carraratik gertu. 25 eskulturak osatutako seriea egiten hasi zen, Italiako irudiak (Images of Italy).
63
Haren obraren atzera begirako garrantzitsu bat antolatu zen, eta Ipar Amerikako hainbat egoitzatan barrena erakutsi zen: University of California, Los Angeles; San Francisco Museum of Art; Denver Art Museum; Forth Worth Art Center; Walker Art Center; Des Moines Art Center; eta Philadelphia Museum of Art.
157 Bronze Sketches, 1912–1962 erakusketa inauguratu zen Otto Gerson Galleryn, eta Museum of Modernt Art-en nahiz Hegoamerikan, Australian eta Zeelanda Berrian ere ikus ahal izan zen.
64
Lyndon B. Johnson lehendakariak Presidential Scholar Awards sarirako medaloia diseinatzeko eskatu zion. Kassel-go Documentan Zeruaren eta Lurraren artean (Between Heaven and Earth, 1958) erakutsi zuen. Obra Pittsburgh-eko Carnegie International-en erakutsi zuen. Haren eskultura eta erliebe kubisten erakusketa bat egin zen Washingtongo Phillips Collection-en eta atzera begirako bat Bostongo Unibertsitatean; erakunde horrek meritu kulturalen saria eman zion handik urtebetera.
66
New Yorkeko Arte eta Letren Akademiaren Urrezko Domina jaso zuen.
68
Lipchitz: The Cubist Period 1913–1930 erakusketa inauguratu zen Otto-Gerson Galleryn.
70
Berlingo Neuen Berliner Kunstverein for the Neue Nationalgalerie-k atzera begirako bat antolatu zuen, eta Alemaniako eta Austriako hainbat hiritara iritsi zen.
71
Jerusalemgo Israel Museoak artistaren omenezko erakusketa bat aurkeztu zuen 80. urtebetetzean eta Rubin anaiak egindako dohaintzarengatik; hots, brontzezko ehun zirriborro eskultoriko baino gehiago. Lipchitz-ek bidaia hori aprobetxatu zuen Gure Bizitzaren Zuhaitza (Our tree of life) eskultura Jerusalemgo Scopus mendian non kokatu hautatzeko.
72
Jacques Lipchitz. His Life in Sculpture inauguratu zen; hau da, New Yorkeko The Metropolitan Museum of Art-ek antolatutako erakusketa garrantzitsua. Horrekin batera, My Life in Sculpture autobiografia argitaratu zen.
73
Scopus mendiko eskulturarako behin betiko maketa osatu zuen. Maiatzaren 26an hil zen Caprin (Italia), eta Har HaMenuhot hilerrian lurperatu zuten, Jerusalemen. Testamentuaren arabera, eskaiolazko eta terrakotazko maketak ezin izango dira urtu hil ondoren, eta Jacques & Yulla Lipchitz Foundation-en esku geratuko dira, erakunde ezberdinetan banatzeko ardura duen erakundea.