
James Rosenquist
Flamenko kapsula, 1970Grand Forks, Ipar Dakota, 1933
Azaroaren 29an Grand Forks-en, Ipar Dakotan, jaio zen,.
Beka bati esker lau asteburutan Minneapolis Institute of Arts-en Minneapolis School of Art-en ikasi zuen.
Minnesotako Unibertsitatean sartu zen eta bi urte egin zituen han.
Beka bat lortu zuen Art Students League-n ikasteko eta New Yorken ezarri zen.
Ellsworth Kelly, Robert Rauschenberg eta Jasper Johns artistak ezagutu zituen.
Bere koadroetan publizitate-hesien teknika erabiltzen hasi zen; teknika horiek ondo ezagutzen zituen alor horretan lan egin baitzuen, Minneapolis-en eta New Yorken, hainbat urtetan.
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen, New Yorkeko Green Gallery-n, eta bi urte igaro ondoren, berriz erakutsi zuen bertan.